Aurkezpena

Iparreko Hematologia eta Hemoterapia Elkartea (ASOVASNA) izaera zientifikoko elkartea da, 1994. urtean eratu zen eta Euskadiko eta Nafarroako hematologiako profesional gehienak biltzen ditu.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorran inskribatuta dago.

Kide elkartuen artean ezagutza zientifikoen trukea eta lan ildo partekatuen sorrera ahalbidetzea, haien onurarako komenigarriak diren ekintzak sustatzea eta Elkartekideak maila goragoko instantzietan ordezkatzea ditu helburu.

Bizkaiko Medikuen Elkargoan du egoitza, Bilboko Lersundi kaleko 9. zenbakian.

Urtero bilkura bat egiten da, urtero hiriburu batean (Iruñea, Gasteiz, Donostia eta Bilbo), txandaka. Urteroko bilkura horretan egiten da Bazkideen Batzar Nagusia, berau baita elkarteko erabakiak hartzeko organo gorena.  Zuzendaritza-batzordea da zuzendaritza-organo iraunkorra.

Jarduera Zientifikoak

  • Etengabeko prestakuntzari buruzko jardunaldia

    Urtero egiten da eta izaera monografikoa du.

  • Urteko bilkuraren antolakuntza

    Bazkideen batzar nagusiaz gain, txostenak eta komunikazio laburrak aurkezten dira.

  • Zitologiari buruzko bilerak

    Aldian behin kasu kliniko-zitologikoak izaten dira aztergai. Zitologia hematologikoari buruzko ikastaroak antolatu dira batzuetan.