Hauek dira ASOVASNA XXXI. Urteko Kongresuko Kasu Kliniko Zitologikoen bidalketarako arauak.
Kasu klinikoen bidalketarako, 1-2 orriko laburpen bat (irudiak eta bibliografia kontatu gabe) eta gutxienez 5 argazki zitologiko (testuan ipini argazkiak, ez bidali bananduta) bidali behar dira. Laburpen hau kasua ulertzeko egokientzat jotzen den ordenan bidali beharko du: kontsultaren arrazoia, historia klinikoa, miakera fisikoa, froga osagarriak, diagnostikoa, tratamendua eta ebaluazioa, eztabaida eta gogoratu beharreko mezuak.
Laburpernak ASOVASNA-ren Organizazio Teknikoari bidaliko dira posta elekotroniko bitartez, Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla.. Epea apirilaren 16an amaituko da.
Dokumentu honetan ez da idazleen izen-abizenak ezta lantokia idatzi behar, bakarrik email-ean adierazi.
Bazkideek osatutako Diagnostiko Hematologikoaren arloari lotutako batzorde ebaluatzaileak kasuak modu inpartzialean ebaluatuko ditu. Hautatutako 4 kasu onenak ahoz aurkeztuko dira 2025eko maiatzaren 16an eta 17an Gasteizen egingo den ASOVASNAren XXXI. Urteko Kongresuan. Ahozko komunikaziorako hautatu ez diren kasuak, poster formatuan aurkeztu ahal izango dira. Apirilaren 29an jakinaraziko zaie egileei.
Batzorde ebaluatzaileak balioetsiko du:
1. Kasuaren berezitasuna.
2. Argazki zitologikoen kalitatea eta bere garrantzia kasuaren ebazpenean.
3. Beste frogen garrantzia.
4. Eztabaidaren kalitatea.
5. Interes zientifikoa eta irakaskuntzarena.
Aurreko edizioetan bezala, ASOVASNAk sari bat emango dio kasu kliniko zitologiko onenari. Aurten, kasu kliniko zitologiko onenaren saria Europako kongresu baterako bidaia-poltsa bat izango da. Halaber, poster onenak ere sari berezia jasoko du.
Kasu zitologikoaren edo posterraren egile nagusiak Asovasnako kide izan beharko du, edo beste norbaitek kasu diktologikoa edo posterra aurkezten badu, Asovasnako kide ere izan beharko du.
Kasu zitologikoak aurkezteko, beharrezkoa izango da egile nagusia edo aurkezten duen pertsona Hematologia-Hemoterapia Iparraldeko Elkartearen (ASOVASNA) XXXI. Urteko Biltzarrean inskribatuta egotea.
Zuen kasuen zain gaude!