Zer da ASOVASNA?

1994. urtean fundatu zen Euskal Herriko eta Nafarroako hematologo gehienak biltzen dituen Iparreko Hematologia-Hemoterapia Elkarte zientifikoa. 

Hematologiaren eta dagozkion kideko zientzien ezagutzaren kudeaketa da haren helburu nagusia. Espezialitatearekin lotutako esperientzia zientifikoak eta ikerkuntza kontrastatzeko topagunea da. Eta helburu horiek lortzeko, urteroko biltzarra antolatzen du batzarra egiteko eta txostenak nahiz komunikazioak aurkezteko.

Zer egiten du hematologo batek?

Mediku hematologo batek odoleko eta odolarekin halako lotura duten beste gorputz sistemetako gaixotasunei eta nahasmenduei aurrea hartzen die, diagnostikoa egiten du eta gaitzak tratatzen ditu.

Gaitz onberak izan daitezke hematologoek tratatzen dituzten gaixotasunak, esate baterako anemiak edo koagulazio gaitzak. Era berean, gaixotasun gaiztoak tratatzen dituzte, leuzemiak, linfomak eta mieloma anizkoitza bezalakoak.

Hematologo batek odoleko nahasmenduak jasaten dituzten pazienteak diagnostikatu ditzake, baina baita, besteak beste, hezur-muina, barea, sistema baskularra eta sistema linfatikoak kaltetzen dituzten beste gaixotasunak ere. Ikertzaileak dira, eta prozedura berriak garatzen dituzte gaixotasun hematologikoak kontrolpean edukitzeko.

Adituak dira kimioterapian, odol produktuetan, odoletik eratorrietan, odolaren prozesatzean, laguntzeko zaintzetan, sistema immunitarioan, botiketan eta zelula ametan eta beste terapia batzuetan.

Gainera, odolean gertatzen diren nahasmenduen aurreko aholkularitza eskaintzen diete beste mediku espezialistei. 

Gaixotasun hematologiko motak

  • Anemiak
  • Leuzemiak
  • Linfomak
  • Nahasmendu hemorragikoak
  • Porfiriak
  • Hemofilia
  • Sindrome mieloproliferatibo kronikoak
  • Mieloma anizkoitza
  • Sindrome mielodisplasikoak
  • Koagulatzeko nahasmendu protronbotikoak

Tratamenduak

  • Erradioterapia
  • Kimioterapia
  • Hezur-muinaren transplanteak
  • Transfusioak

Entsegu klinikoei buruzko informazioa

Emateari buruzko informazioa

Bestelako informazioa

Agertzen dien estekei jarraituz ASOVASNA elkartearen beraren orritik irtengo zara.

ASOVASNAk ez ditu bere gain hartzen bere web orritik kanpora kontsultatu litezkeen iritziak, informazioak, albisteak eta beste edukiak.